Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘kaskagorri’

Bilboko epaitegi batek indargabetu egin du Txori Barroteren aurka ezarritako zigorra berresteko Iñaki Azkuna alkateak 2010ean onartutako ebazpena. Zigor horrek Aste Nagusian parte hartzeko debekua ezarri zion Txori Barroteri bere txosnan euskal preso politikoen argazkiak erakusteagatik, baina konpartsak jarritako helegitea onartu eta arrazoia eman dio orain epaileak.

(gehiago…)

Read Full Post »

Ertzaintzaren ″ikuskizun mediatiko-polizialaren″ ondorioz 19 konpartsakide deklaratzera deitzea gogor salatu dute. Halabet lotsagarritzat jo dute ″orain hiru udako kontu honekin oraindik bueltaka ibiltzea″ eta afera honetan Udalak izandako jarrera.

[2011/10/17] Kargurik gabe aske, presoen argazkien harira deklaratzera deitutako lehen sei lagunak

(gehiago…)

Read Full Post »

Espainiako Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak adierazi duenez, ez du froga nahikorik Aste Nagusiko 2009ko gertakarien harira auzipetutako lagunen aurkako auziarekin aurrera jarraitzeko. Gaur eta asteazkena bitartean hainbat konpartsetako 19 kidek Auzitegian deklaratzera deituak zeuden eta gaur goizean lehenengo seirak galdekatu ditu Ismael Moreno epaileak.

(gehiago…)

Read Full Post »

Gaurtik asteazkenera bitartean, Bilboko hainbat konpartsetako 19 kidek Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, Ismael Moreno epaileak aginduta, 2009ko Aste Nagusian jazotako gertakarien harira. Uda hartan, ehunka ertzainek jai eremua okupatu, eta euskal preso politikoen argazkiak kendu zituzten bertatik, une hartan txosnetan ziren konpartsakideak identifikatuz. Gaurtik, urriak 17, asteazkenera bitartean deklaratuko dute konpartsakideek.

(gehiago…)

Read Full Post »

Dignidad y Justicia elkartearen helegitea onartu du auzitegi bereziak gertaerak berriz aztertzeko. 2009an Kaskagorri eta Txori Barroteko txosnetan soilik sei lagun identifikatu zituzten arren, beste 13 ere galdekatuko ditu epaileak ″terrorismoa goratzea″ leporatuta.

(gehiago…)

Read Full Post »

Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko aretoak 2009an Aste Nagusian euskal preso politikoen alde izandako omenaldiaren inguruko ikerketa berriz irekitzeko agindu dio Ismael Moreno epaileari. Auzia uztailaren 11an itxi zuten, instruktoreak identifikaziorik egin ez zela adierazi ostean.

(gehiago…)

Read Full Post »

PPren inguruko Dignidad y “Justicia” muturreko elkarteak Espainiako Entzutegi Nazionalari eskatu dio debeka ditzala Kaskagorri konpartsak abuztuaren 25 eta 26rako antolatu dituen zenbait ekitaldi, ETA eta euskal presoen “terrorismoa” goraipatzeagatik delitu izan daitekeela argudiatuz.

(gehiago…)

Read Full Post »

Aurten, berriro ere, Azkuna eta bere taldeak jai herrikoiak zapuzteko asmoz zigor politikoekin jarraitzen dute. Aurreko urtean bezala, Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsek ezin izango dute txosna jarri, baina inoiz baino indartsuago datoz egoerari buelta emateko. Gaur Kaskagorri konpartsak Aste Nagusirako programazioa aurkeztu du.

(gehiago…)

Read Full Post »

Gaur ospatu da udal hauteskundeak burutu aurreko azken Udalbatza. Ezker abertzalea, EA eta Alternatiba alderdiek mozio proposamen bat sartu zuten martxoaren 9an gaurko Udalbatzan eztabaidatzeko. Hiru alderdiek 2010eko urrian Txori Barroteko kide batzuk absolbitu zituen Espainiako Auztiegi Nazionalak ebatzitako sententziak kontuan izatea aldarrikatzen zuten eta, honen ondorioz, Udalbatzak Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei Aste Nagusian txosna ez jartzeko ezarritako debekua bertan behera uztea eskatzen zuten.

Mozioa Txori Barrote – Kaskagorri (pdf)

(gehiago…)

Read Full Post »

Hiri alderdiek 2010eko urrian Txori Barroteko kide batzuk absolbitu zituen Espainiako Auztiegi Nazionalak ebatzitako sententziak kontuan izatea aldarrikatu dute eta, honen ondorioz, Udalbatzak Txori Barrote eta Kaskagorri konpartsei Aste Nagusian txosna ez jartzeko ezarritako debekua bertan behera uztea eskatu dute.

Mozioa_txori – kaskagorri

(gehiago…)

Read Full Post »

Older Posts »