Gaur eta bihar egingo dute preso bilbotarraren eta harekin atxilotu zituzten Ekaitz Agirre eta Jose Antonio Aranibarren aurkako epaiketa Parisen. 2007tik dago preso Frantziako Estatuan.
Aingeru Cardaño euskal preso politiko bilbotarraren aurkako epaiketa burutzen ari dira Parisen egunotan. Gaur, asteartea, eta bihar epaituko dute santutxuarra harekin atxilotutako Ekaitz Agirre donostiarrarekin eta Jose Antonio Aranibar Beratarrarekin batera. Hiruei ″talde armatuko kidea izatea″ leporatzen diete. Fiskalak 6 urteko espetxe zigor eskaera egin du Cardañorentzat, eta 7 eta 9 urtekoa, hurrenez hurren, Agirre eta Aranibarrentzat.
Hortaz, 6 urteko kartzelaldia ezartzekotan beteak lituzke zigorraren hiru laurdenak eta aske gera liteke denbora gutxian.
Cardaño Fleury Merogis espetxe frantziarrean dago preso. Bere senideek Leako Hitzari adierazi diotenez, egoera eskasean daude kartzelan, eta ″ez da inolaz ere nabaritzen bake prozesu batean″ gaudenik. Salatu dutenez, espetxeko Zuzendaritzak astean daukaten ordu eta erdiko bisita kendu nahi die euskal preso politikoei. ″Obretan daude kartzelan, eta Zuzendaritzak esaten du ez dagoela preso politikoentzako nahikoa mintzalekurik″.
Joan den astean bertan bildu ziren presoak Zuzendaritzarekin, bisiten gaineko adostasuna bilatzeko asmoz. Bestalde, bisita orduak ere aldatu egin dizkiete senide eta lagunei: ″13:00etatik aurrera dira orain bisitak. Egun guztia pasatu behar dugu Parisen″. Cardañoren askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egin zuten joan den ostegunean Munitibarren (gurasoak Munitibarren bizi dira aspalditik).
2007tik preso
Santutxuarra 2007ko uztailaren 2an atxilotu zuten Donibane-Garazin (Nafarroa Beherea) Agirre eta Aranibarrekin batera, Frantziako poliziak eta Guardia Zibilak egindako operazioan.
Fiskalak 6 urteko eskaera egin du Aingerurentzat.
[…] [2011/12/13] Aingeru Cardaño preso santutxuarra epaituko dute egunotan […]