Alde Zaharretik autobusetan joandako hamarka lagunek harrera egin zioten 14 hilabete baino gehiago Frantzian –Paris inguruetan dagoen Arcueil herrian– konfinatuta egon eta gero. Iurrebasok gaixotasun larria dauka eta Hendaian bizitzeko baimena eman diote.
[2011/12/15] Jon Iurrebaso, Juanpa Dieguez eta Inma Berriozabalek osasun arazo larriak dituzte
Jon Iurrebaso euskal presoari ongi etorria eman zioten atzo Hendaian dozenaka lagunek. Bilbotik autobusetan joandako hainbat lagunek babesa erakutsi nahi izan zioten Hendaiako Kanttu ostatuan egindako ekitaldian 14 hilabete Paris inguruetako Arcueil herrian konfinatuta eman dituen bilbotarrari.
Iurrebaso konfinatuta egon da azken 14 hilabeteetan Paris inguruetan dagoen Arcueil herrian. Orain bi aste, baina, Hendaian bizitzeko baimena jaso zuen.
Euskal preso politikoa 2007ko martxoan atxilotu zuten Estatu frantsesean, Kepa Suarez bilbotarrarekin batera, baina osasun arazo larriak dituenez baldintzapean utzi zuten aske 2010ean.
Abuztuan Parisen egin zieten epaiketan aurreko elkarrizketa prozesuan ETA erakundearen ordezkari bezala jardun zuela onartu zuen. Parisko Auzitegiak 5 urteko espetxe zigorra jarri zion baina fiskalak helegitea aurkeztu zuen zigorra ″baxuegia″ zelakoan. Ondorioz, epaiketa errepikatu egingo dute datorren urteko uztailean.
[2011/12/16] Udal eta foru hautetsiek ere presoen eskubideak aitortzeko exijitu dute
[2011/12/15] Presoen aldeko ekimenak auzoetan urte amaierarako
[2011/12/14] Gazteek ere presoen eskubideen defentsan eurekin kontatzeko deia egin dute
[2011/12/13] Aingeru Cardaño preso santutxuarra epaituko dute egunotan
[20117/12/12] Bilboko gazteek bat egin dute euskal presoen aldeko baraualdiarekin
Utzi iruzkina