Euskal preso eta errefuxiatuen eskubideen alde Euskal Herri osoan egingo den herri mobilizazio orokorrean eta Bilbon burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia zabalduko dute igandean. Halaber, egungo espetxe politikan aldaketa nabarmenak exijituko dituzte. Larunbatean dispertsioaren aurkako dokumentala aurkeztuko dute Barañainen.
400 bat preso politiko ohik bat egingo dute euskal errepresaliatuen eskubideen alde urtarrilaren 7rako Egin Dezagun Bidea ekimenak deituta duen herri mobilizazio orokorrarekin igande honetan egingo duten agerraldian.
Azpeitian emango duten prentsaurrekoan Espainiako eta Frantziako estatuen espetxe politikan aldaketa nabarmenak eskatuko dituzte eta euskal presoen egungo egoeraren inguruan egiten duten hausnarketa plazaratuko dute.
Esan bezala, agerraldian Egin Dezagun Bideak urtarrilaren 7an Bilbon “Eskubide Guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira” lemapean egingo duen manifestaziora joateko eta herriz herri egingo diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatuko dute.
Dispertsioaren aurka, Barañainen
Bestalde, larunbatean Barañainen manifestazioa eta ekitaldia egingo dituzte dispertsioaren amaiera eskatzeko eta sakabanaketa politikak eragindako biktimak omentzeko. Besteak beste, Sara Fernandez eta Karmele Solaguren 2003an eta 2004an espetxera bisitan zihoazela auto-istripuan hildako lagunak ekarriko dituzte gogora eta euskal preso politikoak ikustera joateagatik errepidean senide eta lagun gehiagorik galdu nahi ez dutela aldarrikatuko dute.
Ekitaldiarekin batera dispertsioaren inguruan egidako dokumentala aurkeztuko du Egin Dezagun Bideak ekimenak.
[2011/12/03] “Kaleak bete eta kartzelak hustutzeko” deia zabalduko dute astelehenean Durangon
[2011/12/01] Hamaika arrazoi kaleak betetzeko
[2011/11/25] Presoen aldeko ekimen berezia antolatu dute urteko azken ostiralerako
[2011/11/24] Txus Martin askatzeko exijituko dute larunbatean Basaurin
[…] [2011/12/09] 400 preso politiko ohik bat egingo dute urtarrilaren 7ko manifestazioan […]
[…] [2011/12/09] 400 preso politiko ohik bat egingo dute urtarrilaren 7ko manifestazioan Atsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin duen lehena. […]