Pausuz pausu ekimena euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak abendu osorako prestatu duten egitarauaren ekitaldi nagusia izango da. Gaur ere, hilabeteko azken ostirala izanik, kontzentrazioa egingo du Etxeratek Arriaga antzokiaren aurrean.
[2011/11/24] Txus Martin askatzeko exijituko dute larunbatean Basaurin
Egin Dezagun Bidea euskal preso politikoen eskubideen aldeko mugimenduak ekimen berezia antolatu du urteko azken ostiralerako, abenduaren 30erako.
Urtero egin ohi den moduan aurten ere urteko azken ostirala errepresaliatuen aldeko aldarria entzunarazteko hitzordua bilakatu nahi dute eta dagoeneko hasiak dira aurtengo ekitaldiaren prestaketa lanetan. Horretarako, gainera, www.pausuzpausu.tk webgunea jarri dute martxan.
Arriaga antzokiaren aurrean egiten den kontzentrazioa baino lehenago hiriko hiru auzotatik zutabeak egingo dituzte eta oinez zein bizikletaz presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte auzoetatik erdigunera arteko bidean.
Zutabeak Errekalde, Santutxu eta Deustutik irtengo dira 18:30ean. Lehenengoa Deustutik abiatuko da eta presoek oraindik orain bizi duten sakabanaketaren amaiera exijituko du. Izan ere, 77 preso bilbotar milaka kilometrora sakabanatuta daude. Bigarrena, berriz, Santutxutik irtengo da eta bertan gaixorik dauden presoak askatzeko eskatuko dute. Bilboko hiru presok gaixotasun larriak dauzkate. Azkenik, hirugarren zutabea Errekaldetik aterako da. Bertan kondena bete arren bizi osorako zigorra ezarri dieten Bilboko bost presoen kaleratzea exijituko dute.
Halere, hilabete osoan zehar hainbat ekimen, mobilizazio eta kontzertu egingo dituzte urtarrilaren 7ko Herri Mobilizazio Orokorrerako prestaketa gisara.
Gaur
Gaurko egunean ere, hileko azken ostirala izanik, Etxerat elkarteak kontzentrazioa egingo du Arriaga aurrean (19:30), hilabetero legez, errepresaliatu politikoen etxeratzea eskatzeko.
[2011/11/18] Egin Dezagun Bideak 1.500 atxikimendu lortu ditu 24 ordutan
[2011/11/17] Egin Dezagun Bideak herritarren atxikimendua jasoko du martxan jarri duen web gunean
[2011/10/11] Euskal presoen aldeko Herri Mobilizazio Orokorra iragarri dute urtarrilaren 7rako
[…] [2011/11/25] Presoen aldeko ekimen berezia antolatu dute urteko azken ostiralerako […]
[…] [2011/11/25] Presoen aldeko ekimen berezia antolatu dute urteko azken ostiralerako […]