Kukutzako kideek Larraskitun lokal berri bat okupatzeko saiakera egin zutenetik bi aste pasatu diren honetan, Gasteizko Gaztetxeko lagunek elkartasun bideo berri bat egin dute Errekaldeko egitasmoari eta gaztetxeko kide guztiei elkartasuna adierazteko.
Gasteizek Kukutza III Gaztetxeari elkartasuna adierazi nahi izan dio bideo berri bat sarean plazaratuta. Grabazioak gaztetxea okupatutako eta autokudeatutako topagunea dela azaltzen du, bertan parte hartzen duten pertsonen esperientziaz eta langile jarreraz aurrera eraman dutena. Errespetuzko elkarbizitza eredu batean oinarritutako proiektua dela azpimarratzen du eta erabakiak gaztetxearen proiektuan lan egiten dutenen arteko asanbladan hartzen dira.
Era berean, grabazio osoan zehar, Kukutza III Gaztetxea husteko eta eraisteko operazioan Errekaldeko auzoak jasan zuen indarkeria poliziala agerian uzten dute, berriro ere irailaren 21etik 23ra bitartean jazotakoaren kronika eginez.
[2011/11/08] Kukutza, la fábrica ilustrada
[2011/10/10] Kukutzaren proiektuaren defentsan milaka lagun kalera irten ziren larunbatean
[2011/10/07] Ezker abertzalea: “Azkuna eta Ares dira Ertzaintzaren basakeriaren erantzuleak″
[2011/10/06] Kukutza eraisten ari den enpresak ez ditu langileen segurtasun neurriak betetzen
Utzi iruzkina