Errekalden jazotako istiluen harira Jaurlaritzan azalpenak emateko egindako bileran esan du indarkeria herritarrek erabili zutela lehendabizi eta Ertzaintzak biolentzia ondorio larriagoak ekiditeko erabili zuela. Aresek ezin izan du irribarrea disimulatu bost ertzaina taberna bateko pertsiana txikitzen erakusten duen bideoa jarri diotenean.
[2011/10/06] Kukutzako kideak Parlamentuan izango dira gaur Aresen agerraldia entzuteko
Herrizaingo Sailaren zinismoak ez dauka mugarik. Aralar, EB eta EAko legebiltzarkideek Kukutzaren aurkako operazioan Ertzaintzak izandako jokabide bortitza dela eta azalpenak eskatu zizkioten Rodolfo Ares sailburuari, baina gaur goizean gaiaz eztabaidatzeko eginiko bileran ez du inolako autokritikarik egin, are gehiago, orain dela bi aste esandakoa berretsi du hasieratik amaiera arte. Hau da, Ertzaintzak ″profesionaltasunez″ eta ″proportzionaltasunez″ jardun zuela esan du berriz ere.
Polizien karga basatiak, bizilagunei eginiko mehatxuak, Errekaldeko denda eta tabernetan eragindako kalteak eta jipoi neurrigabeak, antza, Ertzaintzaren ohorea eta zilegitasuna goresten duten ekintzak dira Aresen ustetan.
Sailburuak adierazi duenez, lehendabizi herritarrek erabili zuten indarkeria, eta ertzain batek grabatutako irudi batzuk erakutsi ditu bere argudioa justifikatu nahian. Ildo horretan, Ertzaintzak indarkeria erabiltzea beste irtenbiderik izan ez zuela esan du. Haren esanetan indarkeria erabili behar izan zuten ″ondorio larriagoak″ ekiditeko.
Baina hor ez da amaitu Poliziaren arduradunaren hitzaldia. Errekaldeko bizilagunek hiru egunez jasan behar izan zuten indarkeria salatzeko eskatu baitie Kukutzako kideei.
Tobogan tabernaren kasuan -bost ertzainek kolpez eta ostikadaz pertsiana apurtu zuten (bideoa)-, baina, polizien jokaera hobetu zitekeela esan du eta Errekaldeko anbulatorioan zauritutako lagunen mediku-txostenak lapurtzera sartu izana istiluak sortzen ari zirenen bila sartu zirela esanez justifikatzen saiatu da.
[…] [2011/10/06] Kukutzako istiluetan Ertzaintzaren jokabidea “profesionala eta neurrikoa” izan zela… […]
[…] jarduera “bortitza” eta “profesionaltasun txikikoa” izan zen eta ertzainek Errekaldeko auzoan ordu askotan “setio egoera” ezarri zutela […]
[…] [2011/10/06] Kukutzako istiluetan Ertzaintzaren jokabidea “profesionala eta neurrikoa” izan zela… […]
[…] [2011/10/06] Kukutzako istiluetan Ertzaintzaren jokabidea “profesionala eta neurrikoa” izan zela… […]
[…] [2011/10/06] Kukutzako istiluetan Ertzaintzaren jokabidea “profesionala eta neurrikoa” izan zela… […]