Azaroaren 25ean, ostirala, eraso sexisten aurkako eguna da eta arratsaldeko 20:00etan manifestazioa deitu dute Arriagako plazatik. Era berean Bizkaiko Emakume Asanbladak jardunaldi ezberdinak antolatu ditu, indarkeria sexistaren astean, ″Apur dezagun patriarkatua″ lemapean.
[2011/11/23] Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ekimenak antolatu dituzte Santutxun
″Apur dezagun patriarkatua″ lemapean abiatuko da ostiral honetan Arriaga plazatik, eraso sexistak salatzeko manifestazioa. Baina aldarrikapena egun bateko gauza izan ez dadin, Bizkaiko Emakume Asanbladak hainbat jardunaldi antolatu ditu indarkeria sexistaren astean. ″Indarkeria sexistaren aurrean, erantzun zuzena″ hitzaldiak eman zien hasiera atzo, 19:00etan, patriarkatuaren kontrako jardunaldiei Hika Ateneo aretoan. Bertan, Argitan elkarteko Karmele Andresek eta Basauriko zentroko Itxiar Mantecak jendea artatzeko zentroen inguruko informazioa zabaldu zuten.
Gaur, Plazandreok elkarteko Juana Arangurenek hartuko du hitza Hika Ateneo aretoan, arratsaldeko 19:00etan egingo den ″Justiziaren inpunitatea indarkeria sexistaren aurrean″ hitzaldian. Bihar , azaroak 24, 17:30ean ″Mugimendu Feministaren erreflexioa″ aztertuko dute Hika Ateneoan eta 20:00etan Kalderapeko kultur gunean eraso sexisten kontrako bi ikuskizun antolatu dituzte: Oihulari Klown taldeko Virginia Imazen antzezpena eta Puro Luegoren kontzertua.
Jardunaldiei amaiera emateko, ostiralean, indarkeria sexistaren aurkako egunean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin du Bizkaiko Emakume Asanbladak.
[…] [2011/11/23] Ostiralean egingo den manifestaldiak emango die amaiera patriarkatuaren kontrako jardu… […]
[…] « Ostiralean egingo den manifestaldiak emango die amaiera patriarkatuaren kontrako jardunaldiei Ane Labiano eta Igor Zuriarrain: “Emakumeen indarkeriaren prebentziorako lanketa bat egiten […]