Ertzaintzak 42 urteko gizona atxilotu zuen asteazkenetik ostegunerako gauean bikotekidearekin eztabaidatu eta gero kolpatu izana egotzita. Gau berean beste bi lagun atxilotu zituzten arrazoi beragatik Mungian eta Amorebieta-Etxanon.
Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostegun goizaldean Bilbon bikotekidea jotzeagatik. Antza, eztabaida bizia izaten ari zirela gizonak emakumeari jo egin zion. Poliziak deia jaso eta erasoa jazo zen tokira bertaratzean emakumearen testigantza jaso eta bikotekidea atzeman zuen.
Bestalde, Mungian 37 urteko lagun bat atxilotu zuten etxean izandako eztabaida baten ondorioz emaztea kolpatzea egotzita.
Azkenik, Amorebieta-Etxanon 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bikotekide ohiari -bikotea banatzeko prozesuan dago- tratu txarrak emateagatik.
[2011/12/01] Genero indarkeria kasu bi jazo dira Bilbon azken orduetan
[2011/11/26] Sistema patriarkalarekin amaitzeko benetako konpromisoa exijitu diete politikariei
[2011/11/25] Emakumeen aurkako indarkeriagatik jarritako salaketak %20 igo dira
[2011/11/23] Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ekimenak antolatu dituzte Santutxun
Utzi iruzkina