Aipatutako martxa arratsaldeko 6:30etan helduko da Bilbora eta Boluetatik (Miraflores etorbidetik) sartuko da. Bertan Txema Azkuenaga bozeramaileak eta Helena Gartzia zinegotziak bat egingo dute martxarekin.
Txema Azkuenagak azpimarratu du, ohar baten bidez, Espainiar txirrindularitza froga garrantzitsuena Euskal Herritik igarotzea ez dela kasualitatea eta ez diola erantzuten kirol irizpideei, baizik eta irizpide politikoeei. “Inposaketa berri honek agerian uzten du, beste behin ere, Euskal Herria espainiolarazteko PSOE-PP tandenak duen obsesioa”.
Espainiako Itzuliaren inposaketa 2008ko apirilean Espainiako Bandera Udaletxean indarrez eta herritarren borondatearen kontra ezartzearekin hasitako ikur zein ekimen arrotzak inposatzeko pausu berri bat besterik ez dela, adierazi du Txema Azkuenagak. “Hori dela eta, zaila egiten zaigu ulertzea nola EAJk amore eman duen Bilbon gehiengoa den euskal sentsibilitatea gutxiesteko helburua duen erabaki politiko berri honen aurrean”.
Hau gutxi balitz, herritarrek nahi ez duten ekimen pribatu honen kostua Udalaren esku utzi nahi izatea salatu du Bilduk. “Eskandalagarritzat jotzen dugu, krisia dela eta, murrizketa sozialak aurrera eramaten ari diren EAJ prest agertzea herritar guztien 120.000 euro xahutzeko ekimen pribatu baterako”, gaineratu du Bilduren bozeramaileak.
Bukatzeko, Bilduk uste du euskal instituzioek euren lana eta diru-laguntzak bideratu beharko lituzkete harrobiko kirola babesteko, Euskal Herria nazio gisa aitortzen duten ekimenak bultzatzeko eta nazioarteko txapelketetan parte hartzeko gure herriko selekzioei dagokien eskubidea bermatzeko.
[11-09-01] Larunbatean bizikleta martxa Euskal Herriko kirol ekitaldien alde
[11-08-29] Euskal Pedalkadak, la ‘Korrika’ en favor del deporte de Euskal Herria
[11-08-18] Espainiako Vuelta igarotzen denean mobilizatzeko deia egin dute
[11-07-19] Reiteran que la Vuelta Ciclista “no es ni va a ser bienvenida en Euskal Herria”
[11-06-23] ESAITek bilkura eskatu die Espainiako Itzuliko antolatzaileei
[11-01-19] Tras la vuelta, Azkuna trae, ahora, la Lotería española a Bilbo
[10-08-06]Azkuna prest agertu da 120.000 euro balio duen Espainiako Vuelta Bilbora ekartzeko
[10-08-04] El PSOE quiere imponer ahora la Vuelta a España en Bilbo
[…] […]
[…] […]
[…] […]
[…] […]
[…] […]
[…] […]
[…] […]
[…] […]