Espainiako Itzuliaren bi etapa euskal lurraldetik igarotzea “probokaziotzat” jo du ESAITek eta euskal nortasunarekiko errespetua eskatu du. Irailaren 9an Bilbon amaituko da itzuliko 19. etapa. Hogeigarrena Bizkaiko hiriburutik abiatuko da eta Gasteizen bukatu hurrengo egunean.
Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeko kideek Bilbon eskainitako prentsaurrekoan adierazi dute “Espainiako Itzulia hankaz gora jartzeko” helbururik ez dutela, baina Euskal Herria ez dutela Espainiako parte kontsideratzen eta beraz “duen nortasunari errekonozimendua” zor zaiola aldarrikatu dute.
Duela 33 urte pasa zen azken aldiz euskal lurraldetik Espainiako Itzulia. Egoera berri honen aurrean beraz, “Inposaketak utzi eta desberdinen arteko akordioak lortzeko momentua dela” iritzi dio Martxel Toledo plataformako bozeramaileak. “Sentimendu identitario oso errotua duen herri honetan hizkuntzari eta lurraldearen berezitasunei dagokionez” errespetua eskatu du Egoitz Askasibar ordezkariak, lurralde honetatik pasatzeko baldintza bezala.
Txirrindularitza babesten dutela argi uztearekin batera, “arma politiko moduan kirolaren erabilera egitea” salatu dute, “normalizaizo faltsu baten izenean”.
Unipublic enpresa antolatzaileari hilaren 22rako bilera egitea eskatu diote.”Itzulia pasatzekoa den ibilbideko federazioekin hitz egin beharko luke gutxienez” eta “lekuan lekuko probak babesteaz arduratu lehendabizi”. Izan ere, “Urkiolako igoera, Arrateko igoera eta Euskal Bizikleta bezalako proba mitikoak diru publiko faltagatik desagertu diren egunotan, Bilbo eta Gasteizko udalek ez dute erreparorik Espainiako Itzulian milaka euro xahutzeko“.
“Txirrindularitza bai, inposaketarik ez” lemapean ESAITek ekimenak burutuko ditu, eta “bi edo hiru astetan” beste prentsaurreko bat eskainiko du “eragile sozial, politiko eta sindikalekin izandako kontaktuen ondorengo hausnarketen” berri emateko.
Gara-tik hartutako albistea.
[11-06-23] ESAITek bilkura eskatu die Espainiako Itzuliko antolatzaileei
[11-01-19] Tras la vuelta, Azkuna trae, ahora, la Lotería española a Bilbo
[10-08-06]Azkuna prest agertu da 120.000 euro balio duen Espainiako Vuelta Bilbora ekartzeko
[10-08-04] El PSOE quiere imponer ahora la Vuelta a España en Bilbo
[…] [11-07-05] ESAIT: “Espainiako Itzulia Euskal Herritik pasatzea, kirola tresna politikotzat erabilt… […]