–Esaitek manifestazio nazionala antolatu du hilaren 29rako Bilbon, euskal selekzioaren eta Venezuelaren arteko futbol partidaren egunean. “Nazioa, ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu” leloa izango du manifestazioak eta 18.30ean abiatuko da Areatzatik.
Euskal selekzioak eta Venezuelak jokatuko duten partidaren eguna aldarrikapen eguna bihurtu nahi du Esaitek eta egun osorako egitaraua prestatu du, pailazoen emanaldi, triki-poteo eta musika emanaldiekin, besteak beste. Partida ikusteko pantaila erraldoia ere jarri nahi dute, eta horretarako Bilboko Udalarekin harremanetan jarri dira.
Politika, sindikalgintza eta gizarte alorreko eragile ugarik eman diote babesa manifestazioari: LAB, EHNE, STEE-EILAS, Bilgune Feminista, Bai Euskal Herriari, Ikasle abertzaleak, Askapena, EA, ezker abertzalea, Aralar, Alternatiba eta ABk, beste batzuen artean.
Gaur arratsaldean egin duten agerraldian nabarmendu dutenez, abenduaren 29a ofizialtasuna lortzeko bidean ziklo baten amaiera eta beste baten hasiera izan dadin nahi dute.
[10-12-02] Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko du Bilbon abenduaren 29an
[…] [10-12-15] Euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko manifestazioa Bilbon, hilaren 29an […]