Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘ofizialtasuna’

Ofizialtasunaren alde Areatzatik Indautxura egin zen manifestazioan argazkiak ateratzen ari zela lagun batek kolpea jo zion eskuan kamera lurrera botatzeko helburuarekin eta beste batek ostikada eman zion gerrialdean.

(gehiago…)

Read Full Post »

Txapelketa ofizialetan Euskal Herriak duen parte-hartzeko eskubidea ukatzen duten ekimenak diru publikoarekin laguntzea onargarria ez dela uste du Bilduk. Bilduk argi du U20 Eurobasket ekimenak Bilbon ospatzeak, Espainiako Itzulia edota 2014 saski baloiko nazioarteko txapelketa bezala, helburu argi duela: “Bilbo Espainiako hiriekin asimilatu eta homologatzeko duten obsesioa”. Diru-laguntzak bideratu beharko lituzketela Euskal Herria nazio gisa aitortzen duten ekimenak bultzatzeko, adierazi du.

(gehiago…)

Read Full Post »

Ofizialtasunak biltzen duen atxikimenduaren lekuko argiak dira Bilbo bete zuen manifestazioa edota Euskal Selekzioaren partida. Bilboko Areatza ere horren erakusle izan zen atzo, Esaitek propio jarritako gunea bor-bor egon baitzen egun osoan. Independentziaren aldeko zapi berdeak ere nabarmenak izan ziren.

(gehiago…)

Read Full Post »

Bilboko areatza txiki gelditzen ari da Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzeko Esaitek antolatutako jaiara bertaratu diren guztiak jaso ahal izateko. Ekitaldiak goizeko 11:30etan abiatu dira Porrotx pailazoaren emanaldi arrakastatsuarekin. Eguneko ekitaldi nagusia 18.30etan Areatzatik San Mamesera abiatuko den manifestazio nazionala izango da, «Nazioa gara. Ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu!» leloarekin.

(gehiago…)

Read Full Post »

Eguneko ekitaldi nagusia 18.30etan Areatzatik San Mamesera abiatuko den manifestazio nazionala izango da, «Nazioa gara. Ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu!» leloarekin. ESAITek hilaren 15ean adierazi zuenari jarraiki, «ziklo baten amaiera eta berri baten hasiera» izatea nahi dute deitzaileek.

(gehiago…)

Read Full Post »

Ezker abertzaleak, datorren asteazkenean arratsaldeko 6:30etan Arriagatik abiatuko den Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren alde egingo den manifestaziora joateko deia egin du.

(gehiago…)

Read Full Post »

Esaitek manifestazio nazionala antolatu du hilaren 29rako Bilbon, euskal selekzioaren eta Venezuelaren arteko futbol partidaren egunean. “Nazioa, ofizialtasuna. Lortu behar dugu, lortuko dugu” leloa izango du manifestazioak eta 18.30ean abiatuko da Areatzatik.

(gehiago…)

Read Full Post »