Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Helbide berria daukagu!

Abenduaren 30etik helbide berria dugu: www. bilbokobranka.info    Jarrai gaitzazu!

Eegitasmo eraberritua ezagutzera emateko ekitaldia izango da gaur, abenduaren 29an. Bertan, web gune berriaren diseinuaren eta, oro har, egitasmoaren asmoen berri emango dugu. Etor zaitez!

Irakurtzen jarraitu »

Pauso berri bat

Lau urte pasa dira, jada, Branka jaio zenetik. Hasierako egitasmoa Bilbon bazterturik zeuden iritziak biltzea izan zen. Brankak pauso berri bat emango du aurrera eta biziberrituta aurkeztuko zaigu ostiraletik aurrera.

Irakurtzen jarraitu »

Horas antes de la inauguración de un bloque de viviendas protegidas en Errekalde, empleados municipales se dedicaron a limpiar las calles del barrio de “personas sin hogar”. Una decena de personas desalojadas del frontón de Gordóniz llevaban allí refugiadas cerca de un año.

 

[2011/12/29] Errekalden ‘etxerik gabeko’ pertsonen kanporatzea salatu du Bilduk

Irakurtzen jarraitu »

Pentsionistak Martxanek kontzentrazioa egin zuen atzo Bilbon aurrekontu sozialak eskatzeko eta 2011an Hego Euskal Herrian pentsioa jasotzen duten lagunen eros-ahalmenaren %10a galdu dutela salatzeko. 100 bat lagun bildu ziren Espainiako Gobernuaren ordezkaritzatik Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregira egindako manifestazioan.

Irakurtzen jarraitu »

Ofizialtasunaren alde Areatzatik Indautxura egin zen manifestazioan argazkiak ateratzen ari zela lagun batek kolpea jo zion eskuan kamera lurrera botatzeko helburuarekin eta beste batek ostikada eman zion gerrialdean.

Irakurtzen jarraitu »

Udalak arazoari “aurre ez egiteko errealitatea ezkutzatzen duela” salatu du Aitziber Ibaibarriaga zinegotziak.

Irakurtzen jarraitu »

Egin Dezagun Bidea Ekimenak Pausuz Pausu egitasmoa antolatu du urteko azken ostiralerako. Hitzordu berezia izango da auzoetatik zutabeak joango direlako Arriaga plazara euskal preso politikoen eskubideak beste behin ere aldarrikatzera.

[2011/11/25] Presoen aldeko ekimen berezia antolatu dute urteko azken ostiralerako

Irakurtzen jarraitu »

Carlos Ruiz eta Juan Mari Zulaika, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko kideak

Auzo bat setiatu daiteke eta kultur etxea suntsitu, baina ideiak ezin dira akabatu, are gutxiago Kukutzak 13 urtetan eutsi dituenak. Jabetasun pribatuaren alde eta okupen aurka udalak astindu duen gurutzada harroputzak egun eta biharko gazteen ikur bihurtu du Kukutza. Azkunak zisnearen kantua jo duela dirudi, hauteskundetako arrakasta xahutzeko zorian ipiniaz alderdikideen kalterako.

Irakurtzen jarraitu »

Bilduko Bilboko Udal Taldeak “babes osoa” eskaini die abenduaren 12tik greba mugagabean dauden Urbaser enpresako langileei. Sektore bereko beste enpresetan langileek jasotzen duten soldata askoz altuagoa dela diote eta, hortaz, soldatak parekatzeko eskatu diote Azkunari. Irakurtzen jarraitu »