Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

Egin Dezagun Bidea Ekimenak Pausuz Pausu egitasmoa antolatu du urteko azken ostiralerako. Hitzordu berezia izango da auzoetatik zutabeak joango direlako Arriaga plazara euskal preso politikoen eskubideak beste behin ere aldarrikatzera.

[2011/11/25] Presoen aldeko ekimen berezia antolatu dute urteko azken ostiralerako

Irakurtzen jarraitu »

Advertisements

Carlos Ruiz eta Juan Mari Zulaika, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioko kideak

Auzo bat setiatu daiteke eta kultur etxea suntsitu, baina ideiak ezin dira akabatu, are gutxiago Kukutzak 13 urtetan eutsi dituenak. Jabetasun pribatuaren alde eta okupen aurka udalak astindu duen gurutzada harroputzak egun eta biharko gazteen ikur bihurtu du Kukutza. Azkunak zisnearen kantua jo duela dirudi, hauteskundetako arrakasta xahutzeko zorian ipiniaz alderdikideen kalterako.

Irakurtzen jarraitu »

Bilduko Bilboko Udal Taldeak “babes osoa” eskaini die abenduaren 12tik greba mugagabean dauden Urbaser enpresako langileei. Sektore bereko beste enpresetan langileek jasotzen duten soldata askoz altuagoa dela diote eta, hortaz, soldatak parekatzeko eskatu diote Azkunari. Irakurtzen jarraitu »

La ONG SETEM Hego Haizea ha realizado una investigación a BBK, Kutxa y Caja Vital, en la que destaca su falta de transparencia y las relaciona con empresas responsables de graves vulneraciones de derechos sociales y medioambientales, tanto en países empobrecidos, como en Euskal Herria y el Estado español. Asímismo, rechazan la participación de estas entidades en empresas que fabrican armamento.

Irakurtzen jarraitu »

EHUko irakasle deustuarrak jaso zuen Juan Zelaia XI. Saiakera Saria Norberaren autonomia krisian lanagatik. Liburua ″apur bat ezkorra″ dela azaldu zuen sari banaketan. ″Norbera izatea zein zaila den azaltzen ahalegindu″ da lan horretan.

Irakurtzen jarraitu »

Antolatzaileek aurreratu zutenez, jendetsua eta arrakastatsua izan da Gabon bezperan Alde Zaharrean egin zuten euskal preso politikoen aldeko lip dup-a. Dagoeneko YouTuben edota Ireki Begiak Alde Zaharreko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren blogean eskegita badago ere, oraingoan Brankan aurkezten dizuegu.

[2011/12/26]Presoei elkartasuna adierazteko lip dup-aren grabazioa arrakastatsua izan da

Irakurtzen jarraitu »

Euskal Selekzioak Tunisiaren aurkako norgehiagoka jokatuko du bihar, hilaren 28an. Hala ere, partidaren aurretik egun osoko aldarrikapen jaia antolatu du ESAITek Areatzan.

[2011/12/15] Ofizialtasunaren alde lan egiteko galdegin du ESAITek

Irakurtzen jarraitu »