Ehun lagun inguru bildu ziren atzo Santutxun presoekiko elkartasuna delitua ez dela aldarrikatzeko. Goizean Auzitegi Nazionalean izan ziren auzo horretako jaietan euskal presoekiko elkartasuna adierazteagatik terrorismoa goratzea leporatuta auzipetutako bi gazte santutxuarrak.
Santutxuko Amnistiaren Aldeko Mugimendutik azaldu dutenez, lehenengo auzipetuak deklaratzeari uko egin zion eta bigarrena asteazkenean dago deitua epaitegitik zitazioa jaso zuenean etxetik kanpo egun batzuk igarotzen ari baitzen. Auzo horretatik salatu dutenez, auzipetuei hiru urte arteko espetxe zigorra ezar diezaiekete “terrorismoa goratzea” leporatuta.
Gertaerak 2011ko uztailean izan ziren Santutxuko jaietako txosna gunean. Eguerdi aldera Ertzaintzaren hainbat auto agertu ziren eta bertan zeuden gazteekin “jarrera oldarkorra” izan zuten eta batzuk mehatxatzera ere iritsi ziren, lekukoek ohartarazi zutenez. Txosna batean txanda egiten ari zen gazte bat “identifikatu eta argazki ugari egiteaz aparte, txosnako pankarta, panfletoak eta pegatinak eraman zituzten”.
Santutxutik jakinarazi dutenez, jaien ostean auzipetuetako batek Ertzainetxetik dei ugari jaso zituen eta, diotenez, txosnaren inguruan galdera ugari egin zizkioten eta “epaitegira izapideak bidaliko zituztenarekin mehatxatu”.
[…] Brankatik hartutakoa Atsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin duen lehena. Post hau Uncategorized atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra. ← Ostiralean hasiko dira Uribarriko jaiak […]
[…] Presoekiko elkartasuna adierazteagatik Auzitegi Nazionalera deitutako gazte biei babesa eman diete e… […]