Guardia Zibilak animalien eskubideen aldeko lau ekintzaile atxilotu ditu gaur Alde Zaharrean, Bilbo Zaharrean eta Miribillan, ekintza batzuekin lotuta. “Zuzeneko ekimenak” egitea leporatu diete: animaliak saltzen dituzten ostatuen kontrako “erasoak” egitea edota etxalde, zoo eta zirkoetan animaliak askatzea. “Ekoterrorista”tzat jo dituzte.
Operazioa Galiziako 2. Instrukzio Epaitegiak koordinatu du. Galiziako Auzitegi Gorenak esan duenez, atxilotuak epaitegi honen esku geratuko dira; ez da espero hori gaur gertatzea.
Ustez atxilotuek burututako ekintzen artean bisoiak askatzea da nagusienetakoa. Sabotaien adibide dira, besteak beste, 2009an Abegondon egindakoa (16.000 animaia askatu zituzten), edo urte batzuk lehenago A Coruñako hainbat herritan egindakoak (20.000 animalia askatuz).
Berria-tik hartutako albistea.
[…] [11-06-22] Animalien eskubideen aldeko lau ekintzaile atxilotu dituzte Bilbon […]