Deustuko Doneperiaga auzo elkartearen helburu nagusietariko bat Done Petri plaza banatzen duen sei karrileko etorbidearekin bukatzea da. Egitasmoa aurkezteko batzar irekia deitu du ostegunerako Bidarte Auzo Etxean. Batzarra arratsaldeko 7:45etan hasiko da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da, familien parte hartzea errazteko asmoz.
Done Petri plaza batzeko lehenengo pausua Deustuko inauterietan eman zuen, Zenbat neurtzen du Done Petri plaza banatzen duen errepideak? pelotillaren bidez.
Auzo elkarteak Deustuk ez duela plazarik salatzen du..
Utzi iruzkina