Udal ordezkariek Azkunaren taldeak Hiri-antolamendurako Plan Nagusiaren, PGOU delakoaren, azterketan parte-hartzea sustatzeko asmoz sortutako plana aurkeztu dute gaur. Auzokide Elkarteen Federazioak zalantzan jarri du programa eta bizilagunen benetako parte hartzea ekidin nahi izana egotzi dio Udal Gobernuari.
Ricardo Barkala eta Hirigintza, Udalgintza eta Ingurumen zinegotziak eta Jone Unzueta Parte Hartze zinegotziak Hiri-antolamendurako Plan Nagusia aztertzeko martxan jarritako parte-hartze programaren aurkezpena egin dute gaur goizean Udaletxean.
Bilboko Auzokide Elkarteen Federazioak Iñaki Azkunaren taldeak abiatutako ekimena ″itxurakeria hutsa″ dela adierazi du ez duelako Bilboko ″hiriko bizilagunen eta eragileen benetako parte hartzea bermatzen″.
Aurreko legegintzaldian Udalak diagnistikoa egiteko programa martxan jarri zuen eta auzokide elkarteen iritzia jaso nahi izan zuen. Iritzi horiek, ordea, ez zituen azken txostenean agertu. Horren aurrean oso irakurketa kritikoa egin zuen Federazioak, parte-hartze maila ″oso eskasa″ izan zela argudiatuta. Azaldu zutenez, parte-hartze dinamika tailer soil batzuetara mugatu zuen Udal Gobernuak.
Ildo horretan, gaurko agerraldia Azkunak eta bere taldeak “erabili ohi duen marketing” kanpainaren” baitan kokatu dute. Izan ere, parte-hartzea ez doa Udalak sortutako kontsulta-organuetatik haratago. Horietako bat, Bilboko Hiri Kontseilua, bi aldiz baino ez da bildu azken bi urteotan eta ez du eztabaidarako aukerarik ematen, ez baititzute eztabaidatu behar diren gaiak aurretik jakinarazten.
Parte-hartze programa Delibera.info Kataluniako enpresak egin du, Garak gaurko alean azaldu duenez.
[2011/10/26] Bilbotarrek bizi duten “defizit demokratikoa” geldiarazi nahi du Bilduk
[2011/09/14] Las asociaciones de vecinos denuncian que el Consejo Cívico de la Villa “no funciona”
[…] [2011/12/05] Hiri-antolamendurako plana aztertzeko martxan jarritako parte-hartze programa “itxura… […]
[…] [2011/12/05] Hiri-antolamendurako plana aztertzeko martxan jarritako parte-hartze programa “itxura… […]
[…] [2011/12/05] Hiri-antolamendurako plana aztertzeko martxan jarritako parte-hartze programa “itxura… […]