Segurtasun informatikoko produktuak egiten dituen euskal enpresak 128 langile kaleratuko lituzkeen enplegu-erregulaziorako espedientea aurkeztu zuen hilaren 23an. Neurriaren aurka LAB sindikatuak gehiengoa duen enpresa batzordeak deitua ordubeteko kontzentrazioa egin dute gaur plaza Biribilean.
[2011/02/03] Panda Security despide a 11 trabajadores más
[2011/02/01] 50 despidos desde comienzo de año en la empresa Panda security
Panda Securityko zuzendaritzak aurkeztutako EREak Bilbon duen egoitzatik 120 langile eta Madrilen duen ordezkaritzatik beste zortzi kanporatzea proposatzen du.
Enpresa batzordeak –LABek gehiengo osoa dauka–, baina, konpainia erabat bideragarria dela argi utzi nahi izan du, azken bost urteotan irabaziak izan baititu. Era berean, egungo egoera zuzendaritzaren “kudeaketa txarraren” ondorioa dela salatu du.
Era berean, EREa berehala kentzeko exijitu diete enpresaren zuzendariei eta orain arte erregulazio espedientea ez den beste edozertaz hitz egiteari uko egin diotela deitoratu dute.
Egoera honen aurrean, langileek bi orduko lanuzteak iragarri zituzten aste hasieran EREaren aurka agertzeko. Asteazkenean ordu erdiko elkarretaratzea egin zuten Plaza Biribilean; ostegunean, aldiz, bi orduko lanuztea eta manifestazioa Kale Nagusitik; ostiralean kontzentrazioa egin dute berriz ere Plaza Biribilean.
Utzi iruzkina