“Denok gara Kukutza, Kukutza aurrera!” lelopean milaka lagunek Kukutza kolektiboaren proiektua gaztetxea zegoen eraikinaren eraispenarekin amaitzen ez dela irudikatu zuten atzo Bilboko Kale Nagusian.
[2011/09/28] 150 kolektibo eta eragilek bat egin dute Kukutzaren aldeko mani-festa-akzio deialdiarekin
[2011/09/28] Azkuna, el okupa mayor
[2011/09/27] Gizarte eragileek manifestazioa deitu dute ostegunerako Kukutzaren proiektuari babesa emateko
19:00etan abiatu zen manifestazioa. Eusko Jaurlaritzak Jesusen Bihotzaren ondoan duen egoitzatik udaletxera bitartean Kale Nagusia laranjaz jantzitako lagunez bete egin zen.
Mobilizazioak joan den asteko bortizkeria poliziala eta gaztetxearen beraren eraistea salatzea helburu bazuen ere, jai giroa izan zen nagusi ibilbide osoan zehar.
Gazte alemaniarrak, kartzelan oraindik
Kukutzaren aurkako operazioaren ondorioz izandako istiluetan atxilotutako bi gazte alemaniarrak, Hamburgekoa bata eta Bremengoa bestea, kartzelan jarraitzen dute. Lagun hauen egoera “ulergaitza” dela salatu zuen atzo abokatuak eta oraingoz bai Alemaniak Madrilen duen enbaxadak bai Bilboko kontsulak egindako gestioek ez dute arazoa konpontzerik izan.
[…] [2011/09/30] Kukutzaren proiektuak bizirik dirauela aldarrikatu dute milaka lagunek […]
[…] [2011/09/30] Kukutzaren proiektuak bizirik dirauela aldarrikatu dute milaka lagunek Atsegin dut:Atsegin dutIzan post hau atsegin duen lehena. […]