Orain dela hiru urte Guardia Zibilaren operazio batean Maialen Zuazo eta Anabel Prieto atxilotutakoen senideek kereila kriminala jarri dute gaur Auzitegi Gorenean Baltasar Garzon epailearen aurka. Polizia operazioa 2008ko uztailaren 22an burutu zuen Guardi Zibilak, Garzonen aginduz, eta inkomunikazio aldian atxilotuek tratu txar gogorrak salatu zituzten. Garzonek torturaren aurkako protokoloa ezarri eta atxiloaldia uneoro kameraz grabatu behar zela agindu zuen arren, soilik pasiloetako irudiak hartu zituztela salatu dute gaur Haizea Ziluaga eta Ane Ituño abokatuek.
Garzonekin batera, Auzitegi Nazionaleko mediku forentsea eta bi guardia zibil salatu dituzte, instruktorea eta idazkari lanak egin zituztenak.
Guardia Zibilaren txostena eta bideoak ez datoz bat
Orain dela hiru hilabete epaitu zituzten operazio horretan atxilotutakoak, eta epaiketan erakutsi ziren bideoak ikusi ondoren hartu zuten erabakia senideek. Guardia Zibilaren txostenean atxilotu bat, adibidez, inkomunikazio aldian lau aldiz galdekatu zutela esaten bada ere, bideoetan hamalau aldiz galdekatu zutela ikusi zen.
Gorenak salaketa tramitera onartzen badu, Garzonek eta beste hiru auzipetuek gertatutakoaz deklaratu beharko dute. Hori egin ondoren erabakiko luke Gorenak epaiketa egiten den edo auzia artxibatzen duen.
Salaketa, lehen egunetatik
Torturaren Aurkako Taldeak inkomunikazio aldia amaitu eta gutxira salatu zuen torturaren aurkako protokoloak ez dituela tratu txarrak eragozten. Hamar lagun atxilotu zituzten operazioan, horien artean bilbotar bi, Maialen Zuazo eta Anabel Prieto. Biek inkomunikazio aldian, torturak eta tratu txarrak pairatu zituela salatu zuten epailearen aurrean.
Aiert Larrarte TATeko abokatuak orduan esan zuen torturak bukatzeko “ezinbestekoa” dela inkomunikazio aldia bukatzea. “Guardia Zibila gehi inkomunikazioa gehi Auzitegi Nazionala berdin tortura ekuazioa beti errepikatu egiten da”, salatu zuen”.
Berria-tik hartutako albistea.
[11-07-11] Maialen Zuazo aske geratuko da 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero
[10-02-18] Espainiako Auzitegi Nazionalak 20.000 euro eskatu du Anabel Prietoren truke
[…] [11-07-22] Kereila kriminala jarri dute Garzon eta bi guardia zibilen aurka, torturaren aurkako prot… […]
[…] [11-07-22] Kereila kriminala jarri dute Garzon eta bi guardia zibilen aurka, torturaren aurkako prot… […]