Espainiako Entzutegi Nazionalak 60.000 euroko bermea exigitu du Zuazoren baldintzapeneko askatasunaren truke. Santutxuko auzokidea gaur itzultzea espero da jaietan murgilduta dagoen bere auzora. Zuazori 7 urteko espetxealdia ezarri zioten baina epaia errekurritua dagoenez ez da behinbetikoa, eta urtarrilean askatu behar zuten sententziaren erdia betetzeagatik.
Maialen Zuazo Guardia Zibilak atxilotu zuen 2008ko uztailaren 22an Santutxun. Zuazook, inkomunikazio aldian, torturak eta tratu txarrak pairatu zituela salatu zuen epailearen aurrean.
Hiru urte hauetan Espainiako Soto del Real eta Brieva espetxeetan izan dute preso dispertsatuta.
[…] dela hiru urte Guardia Zibilaren operazio batean Maialen Zuazo eta Anabel Prieto atxilotutakoen senideek kereila kriminala jarri dute gaur Auzitegi Gorenean […]
[…] [11-07-11] Maialen Zuazo aske geratuko da 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero […]
[…] [11-07-11] Maialen Zuazo aske geratuko da 60.000 euroko fidantza ordaindu eta gero […]