Bilboko Udalak kalearen erabilera publikoa arautzeko iaz ezarri zuen arau murriztailea salatu eta «kalea guztiona dela» aldarrikatu zuten atzo ehunka herritarrek Bilboko Kale Nagusia jai giroan «okupatuta».
Ohi ez bezala gozatu zuten atzo Bilboko kaleez ehunka herritarrek, Bilboko Udalak iaz kalearen erabilera publikoa arautzeko EAJren eta IUren aldeko botoekin ezarri zuen ordenantzak kaleaz gozatzea debekatzen duela salatzeko.
Nork bere abileziekin egin zuen aldarri Kale Nagusian: musika sortu, dantzatu, eskujokoak zein kirola egin, eskalatu, patinatu, sokasaltoan zein jolasean arituta. Plaza Biribilean modu apalean 17:00etan hasi zen ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren eraikin aurrean izan zuen parte hartzerik handiena, jeerrepidea ere aldarrikapen-jolaserako erabilita, hainbat orduz autoentzat itxita izateraino.
Kaleen erabilera murrizten duen ordenantza salatzeko Kalea guztiona da lelopean sortu eta Bilboko Vendetta izena hartu duen mugimenduak, debekatuta dauden ekimenak eginda salatu zuen araua.
Kometarekin jolastea debekatua du Udalak, eta kometak ikusi ziren Kale Nagusian. Kalean baimen berezirik gabe musika sortu edo ikuskuzinak egiteak isuna ekar dezake, eta dozenaka izan ziren musikaren doinuan dantzan zebiltzanak.
Herri bazkari edo antzekorik egitea debekatua du Udalak. Talde batek, toallen gainean eseri, eta herri askaria egin zuen. Kaleko edana galarazia dago. Atzo, izan zen Kale Nagusian zerbeza edan zuenik. «Lizunkeriatzat» jo daitezkeen jarrerek ere isuna dute. Ez zen halakorik ikusi, baina, elastikorik gabe, bularrak zinta batekin estalita adierazi zuten zenbait emakumek adieraztea libre dela.
Akrobazia, taekwondo eta gimnasia erakustaldiak izan ziren, eta bizikleta, patin eta baloiak alde batera eta bestera ibili ziren. Txalaparta doinuak, makilak lurrari eta metalezko lorontzi handiei jota atera zituzten. Eskalatzaileek Vendetaren ikurrak jarri zituzten aldundiaren egoitza aurrean dauden bi farolatan, eta eraikina bera ere eskalatu zuten.
Batukada talde handiak dantzan jarri zituzten bertaratutakoak; ertzainek, bien bitartean, horien irudiak bideoz grabatu zituzten. Eta, araudiak dioen bezala, litekeena da horrek isun handiak ekartzea, Vendettaren maskarekin aurpegia estalita ez zutenei behintzat.
Berriatik hartutako albistea.
[11-05-20] Llamada a ocupar el sábado la Gran Vía y «desafiar» la ordenanza de Espacio Público
[11-04-20] Kaleak berreskuratzeko deia egin dute maiatzaren 21erako
[11-04-16] Olinpiadak Areatzan kalearen erabilera askea aldarrikatzeko
[11-04-13] Convocan unas olimpiadas desobedientes contra la Ordenanza del Espacio Público
[11-01-22] Primeras sanciones por la norma de Espacio Público
[10-12-19] Una imitación de un bando pone en cuestión la ordenanza de Espacio Público de Bilbo
[10-10-24] Bilbon Kaleak Aske ultima un recurso judicial contra la ordenanza de Espacio Público
[10-09-24] Bilbo plural eta bizi baten alde: ordenantzari ez
[10-07-06] Espazio publikoari buruzko Ordenantza bertan behera gelditzea eskatu du ezker abertzaleak
[10-07-05] Presentan más 3.500 alegaciones contra la Ordenanza sobre Espacio Público
[10-06-26] Una nueva acción visualiza la oposición ciudadana a la Ordenanza sobre Espacio Público
[10-06-10] La recuperación de la calle, eje de la movilización central de Arroces del Mundo
[10-05-31] Adivina, adivinanza…
[10-05-27] Ensordecedora protesta contra la Ordenanza sobre el Espacio Público aprobada hoy
[10-05-23] Dos mil personas piden en la calle la retirada de la Ordenanza sobre Espacio Público
[10-05-15] Kalearen erabilpen herritarra aldarrikatu dute Kale Nagusian
[10-05-15] Okupazio Mugimenduak kaleak berreskuratzeko deia egin du
[10-05-10] Kaleak berreskuratzeko deia egin dute maiatzaren 15erako
[10-05-04] Unidad de acción contra la ordenanza de Uso del Espacio Público de PNV e IU
[10-04-20] Eremu publikoaren «okupazioa» arautzen duen udal-ordenantzaren aurka
[10-04-07] Emakunde también se opone a la ordenanza de PNV e IU que perseguirá a las prostitutas
[GARA] Bilbo perseguirá a las prostitutas callejeras
[10-03-27] Askabide rechaza la ordenanza de PNV e IU que perseguirá a las prostitutas en Bilbo
[…] deiari erantzunez, ehunka herritarrek Bilboko Kale Nagusia hartu zuten maiatzaren 21ean kalearen erabilera publikoa arautzeko ordenantzak kaleaz gozatzea debekatzen duela salatzeko. […]
[…] publikoa «Kalea guztiona da» entzun genuen bigarren urtez Bilboko Kale Nagusian, pasa den maiatzaren 21ean. Badira ia zortzi […]
[…] maiatzaren 21ean, “Bilboko V” kaleak berreskuratzeko ekimenaren ostean, bertan parte hartutako zenbait kide […]