Kritikona Masa Kritiko berezia da. Munduko hainbat tokitatik etorritako bizikleta zaleen topalekua da, bizikleta erabiltzea jai giroan aldarrikatzeko. Datorren asteburuan Bilbon ospatuko da. EGITARUA BARRUAN.
Maiatzaren 13tik 15tera Bilbon elkartuko dira kritikona ospatzera, hau da modu bat erakusteko bizikleta ez dela bakarrik garraio-bide bat baizik eta herritarrekin eta ingurumenarekin errespetu gehien duena.
Ostirala, maitzak 13:
- Harrera Kukutzan: egunean zehar, txirrindulari jendea heldu ahala.
- 19.30etan Masa kritiko argitsua eta argiduna: iluntze-gauean, masa kritikoa ospatzeko jende nahikoa elkartuko garenean, hau da, bi lagun baino gehiago elkartutakoan! Bakoitzak eraman dezala gure bidea, zentzu metaforikoan zein hitzez-hitzezkoan, argituko duen tresnarik egokiena.
- 20.30etan Bizientzierroa: Gauez Alde Zaharreko kaleetan bizikletak oztopo arriskutsuak saihestu beharko dituzte (miura-taxiak, zezenketa-autobusak, zezen-poli suharrak …); Bilbon entzierroak horrelakoak dira!
Larunbata, maiatzak 14:
- 12tan Bizikletak trenera (Plaza Borobilan).
- Goizez. Ekologia eta iraunkortasuna edonoren ahotan dabilela eta gu oraindik bizikletak trenetan sartu ezinik? Bizikletak trenera!!
- 14etan Workshopping berdegunean (Ahateen Parkean)
- Eguerdian, tailerrak eta piketakoa; ez al gara Bilbokoak, ala?
- 17etan Arenalean: KRITIKONA MUNDIALA
- Arratsaldez, Bilbo handitik eta haratago ere bai, Bilbotik multiunibersorantz!!!!
- 21.30etan: La Malarazza-ren kontzertua Kukutzan
- Kritikonaren amaiera eta festa, 12-ak arte Kukutzan, eta hortik aurrera beste nonbaiten bizikletak nekatu arte.
Igandea, maiatzak 15:
- 13tan: Hamaiketako Musikaz blai Inconexia taldearekin zuzenean: Berriro ere parkeren bat okupatuko dugu gosarirako, baita ere, erlaxatzeko, harremanak estutzeko, mailak eta telefonoak elkar trukatzeko, lo-kuluxka egiteko, edo, aurrekoarekin ase geratu ez eta dantzan jarraitu nahi duenak, ba dantzan jarraitzeko.
Eta bike-polo lehiaketak, gold sprint lasterketak, bizikleten salerosketak, tall-bikes tailerrak!!!
Kritikonan parte hartu eta bertan lo egiten geratu nahi dutenek, Bilbon etxea duten adiskideak zaintzen hasi, baldintza hori betetzen duten adiskide berriak egiten hasi, edo, kukutzan lo egiteko helbide honetara idatzi kritikonabilbao@gmail.com
Utzi iruzkina