Greba deitu duten sindikatuen esanetan, sekula baino jendetsuagoa izan da eguerdian Bilbon egin den manifestazioa. Bukaerako mitinean adierazi dute egungo politika sozio-ekonomikoak aldatzeko bide horretatik jarraitu behar dela. CCOOk eta UGTk, Gobernu espainolarekin sinatu duten aurreakordioarekin langileria “traizionatu” dutela salatu dute, eta EAJri ere zuzendu zaizkio, gizarteari entzuteko eta pentsioen erreformari baiezkoa ez emateko eskatuz. Arratsaldean beste bi mila pertsona inguru manifestatu dira sindikatuek eta eragile sozialek deituta. BIDEOA BARRUAN.
- ARGAZKI GALERIA (50 argazki)
Hamar mila lagun inguruk parte hartu du eguerdiko manifestazioan. Udaletxetik, Alde Zaharretik, Rekalde Zumarkaletik eta Deustutik zutabeak abiatu dira eta batzuk plaza Biribilean eta beste batzuk plaza Eliptikoan elkartu dira, guztiak bat eginda Bihotz Sakratuaren plazaraino iristeko.
Han, Belen Arrondok (STEE-EILAS), Ainhoa Etxaidek (LAB) eta Adolfo Muñozek (ELA) hartu dute hitza, eta grebaren arrakasta nabarmendu dute.
Ertzaintzaren helikopteroa uneoro gainean zutela egin behar izan dituzte beren mintzaldiak, zarata handiarekin.
Gaur sekula baino jende gehiago irten dela kalera esan dute, eta egungo politika sozio-ekonomikoak aldatzeko bide horretatik jarraitu behar dela. CCOOk eta UGTk, Gobernu espainolarekin sinatu duten aurreakordioarekin langileria “traizionatu” dutela salatu dute, eta EAJri ere zuzendu zaizkio, gizarteari entzuteko eta pentsioen erreformari baiezkoa ez emateko eskatuz.
Arratsaldean beste bi mila pertsona inguru manifestatu dira sindikatuek eta eragile sozialek deituta. Mobilizazioa Elipitika plazatik abiatu da arratsaldeko 6etan eta Udaletxearen aurrean bukatu da.
GARAtik hartutako albistea.
[…] [11-01-27] Jendetza handiak pentsioen erreforma salatu du kalean […]