LAB sindikatuak Gasteizko Gobernuaren Garraio Sailak kudeatzen dituen tren garraio enpresetan euskararekiko duen jarrera salatu du. PSOEk euskara planak bazterreratu nahian dabilela, desagertu arte, bai bere eguneroko ezarketan, bai etorkizuneko negoziazio kolektiboetan, adierazi du.
“PSOE euskara lan munduan balio gabeko bihurtzeko ahaleginean dabil, gaztelera jakiteari beharrezko eta derrigorrezko irizten dion bitartean. Euskara emeki-emeki akabatu nahian dabiltza”, adierazi du LABek. Era berean, gaur egungo Metro Bilbao zein EuskoTreneko kudeatzaileek euskararen sustapen eta erabileraren gaineko enpresa hitzarmenak “betetzen ez” dituztela salatu du LABek, baita “aurreko administrazioarekin ere aipatu planak garatu gabe zirela” aipatu ere.
Metro Bilbaoren kasuan, sindikatu abertzaleak salatu du, bi lan eskaintza daudela, bata barne mailakoa eta bestea kanpo deialdia, eta hauetan ez dela euskararen jakintza exijitzen, zehazki Erosketa eta Kontratazio zein Marketing buruzagitzarako eskaintzak dira. “Beraz, ezin izango da hornitzaile eta bezeroekin euskara bidezko harreman normalizaturik bermatu, aipatu sailen arduradunak ez baldin badira euskaldunak”.
LABek uste du deialdi hauek ez direla legezkoak, beraz bertan behera utziak izan daitezen eskatzen dugu, Euskara Planen araberako deialdiak egin daitezen. Epaitegietara joko dutela iragarri du, bertan behera gera daitezen.
[…] [11-01-26] Metro Bilbao eta EuskoTrenen euskara “bazterreratzen” ari direla salatu du LABek […]
[…] [11-01-26] Metro Bilbao eta EuskoTrenen euskara “bazterreratzen” ari direla salatu du LABek […]