Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur jakinarazi duenez, hilaren 18an Frantziako Poliziak jo egin zuen Arkaitz Agirregabiria euskal presoa. “Parisko auzitegira eraman behar zutenean, Gradignaneko espetxetik ateratzean miaketa egin zioten. Sudurrean ubeldurak eragin zizkioten eta aurpegiaren ezkerraldea gorritua izan zuen
Horren ondotik ahoa irekitzeko eskatu zioten eta Arkaitzek ahoa ireki zuen. Berriz irekitzeko eskatu zioten eta horrela egin zuen berriz ere. Ondoren ahoa berriz irekitzeko eta mingaina ateratzeko eskatu zioten, baina Arkaitzek uko egin zion hori egiteari, nahikoa zela esanez.
Jendarmeek heldu eta hormaren aurka bultzatu zuten, aurpegia paretaren aurka jarriz indarrez. Sudurrean ubeldurak eragin zizkioten eta aurpegiaren ezkerraldea gorritua izan zuen. Gerora sorbalda ere mindua sumatu zuen”.
Gogoratu behar da Agirregabiriak 33 eguneko gose greba egin behar izan zuen iazko uztailean ezarri zioten bakartze politikatik atera ahal izateko.
[10-07-15] Arkaitz Agirregabiriak gose greba utzi du bakartzea kentzearen konpromesua lortu eta gero
[10-07-08] Hilabete bat bete du Arkaitz Agirregabiriak gose greban
[10-06-17] Arkaitz Agirregabiria preso santutxuarra gose greban dago bakartze politikaren kontra
[10-05-21] Errepresioa ez dela bidea salatu dute ehunka lagunek Santutxun
[10-05-20] Arkaitz Agirregabiria atxilotu du Frantziako poliziak Baionan
Utzi iruzkina