Alde batetik, gure artean geroz eta ezagunagoa den “desazkundea” kontzeptua eta bere baitan dakarren pentsaera, eta bestetik hegoaldeko herrialdeetan (Latinoamerikan bereziki) geroz eta zabalduago dagoen “bizitze ona” kontzeptu eta ikuspegia ekarriko dituzte jardunaldi hauetara. Kontzeptuak ezagutzeaz gain, hausnarketa, eztabaida eta elkarren arteko aliantzak bilatuko ditugu guztion artean. Horrez gain bi kontzeptu hauek ikuspegi feministaren aldetik dauden ekarpenak jorratuko dituzte.
Topaketak otsailaren 8an eta 9an izango dira Sarrikon eta parte hartu ahal izateko ezin bestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Utzi iruzkina