Bi gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak azken 24 ordutan, genero-indarkeria egotzita Bilbon.
Barteko 03:00etan Bilboko Zabalbide kalera bertaratu zen Ertzaintza. Herritar batek abisua eman ondoren, lurrera bota zuten eta eraso egin zioten emakumea aurkitu zuen Ertzaintzaren patruilak. Ezkerraldeko kokotsean eta aurpegian urradurak zituela ohartarazi zuten agenteek. Gainera, ahotik odola zerion. Ertzaintzak 50 urteko gizonezkoa identifikatu eta atxilotu zuen, genero-indarkeria delitua egotzita.
Emakumeen kontrako indarkeriaren bigarren kasuan, 30 urteko gizonezkoa egin zuen preso Ertzaintzak, atzo, igandea, 21:00etan. Bikoteak tratu txarrak emateagatik gizonezkoa salatu zuenean, agenteek atxilotu egin zuten.
[11-01-16] Tres nuevos episodios de violencia de género en Bilbo
[11-01-11] Gizonezko batek burukada bat eman dio bikotekideari San Frantziskon
[11-01-09] Beste hiru eraso sexista Bilbon azken orduotan
[11-01-07] Emakumeen kontrako lau eraso sexista Bilbon
[11-01-03] Urruntzeko agindua zuen gizonezko batek labanaz erasotu dio bikotekideari Ametzolan
[…] [11-01-24] Emakumeen kontrako eraso berri bi […]