Alex Akarregi preso deustuarraren amari antsietate atakea eman zion espetxezainen utzikeriaren aurrean orain dela bi aste. Fleuryko espetxean gertaturikoa salatzeko espetxe honetako bigarren dibisioan dauden euskal preso politikoak borrokaldian sartu dira, astebeteko itxialdia burutzen ari direlarik. Deustun, berriz, berroge bat lagunek salatu dute gertatutakoa Done Petri plazan iluntzean egindako elkarretaratzean.
Fleuryn urtarrilaren 19an patioa blokeatu zuten eta espetxezainen arduradunetako bati eskutitza eman zioten. Bertan, presoen kexa agertzeaz gain astebetean itxialdia burutuko zutela adierazten zioten.
[…] D2 moduluko lau euskal preso borrokaldia burutzen ari dira eta aislamendura eraman dituzte. Urtarrilaren 15ean Alex Akarregi deustuarraren amari antsietate atakea eman zion. Horren ondorioz, espetxeko […]
[…] [11-01-24] Alex Akarregi presoaren ama gertutakoa salatzeko itxialdia burutu dute Fleuryko espetxea… […]