Eskubide humano, zibil eta politikoen aldeko eta manifestazio debekuen aurkako martxa deitu dute hainbat lagunek urriaren 2rako (larunbata) gaur. Bilbon izango da manifestazioa (Aita Donostia plaza, 17:00). “Inposizioaren eta indarkeriaren” aurka ere agertuko dira. Hauxe da leloa osorik: Ez manifestazioen debekuari. Inongo inposiziorik ez, inongo indarkeriarik ez. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei.
Gaur iragarri dute ekimena, Bilbon. “Berriki jazo diren manifestazioen debekuengatik kezkatuta gauden pertsona talde bat gara. Horregatik, manifestazio bat deitzea erabaki dugu”. Eurak ezker abertzaleko kideak ez direla esan dute, eta Adierazi EHrekin ezer ikustekorik ez daukatela.
Gaur jakinaraziko diote deia Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari. Debekurik balego, “estatu totalitarioan bizi” garela egiaztatuko da, Zallok adierazi duenez. Haien arabera, debekuen aurrean “gizarte zibilak egindako kritika serioa” da gaur egindako iragarpena.
Gaurtik aurrera harremanetan jarriko dira “alderdi politiko guztiekin”, sindikatuekin eta gizarte eragileekin biltzen hasiko direla adierazi dute, mobilizazioaren helburua helarazi eta atxikimendua lortzeko. “Euskal gizarteari ere dei egiten diogu, aukera ideologikoetatik edo iritzi politikoetatik harago, herritar guztioi dagozkigun eskubide guztien aldeko manifestazio honetan parte hartzeko”.
Berria-tik hartutako albistea.
GARAtik hartutako argazkia.
[10-09-09] Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa egingo da larunbatean
[10-09-09] Giza eskubideak kalean aldarrikatzea debekatu du Madrilek
[10-09-07] ELAk bat egin du Adierazi EHk larunbaterako deitu duen manifestazioarekin
[10-09-05 GARA] Adierazi EH! plantea el 11-S como un hito democrático
[…] [10-09-22] Eskubideen aldeko eta debeku, “inposizio eta indarkeriaren” kontrako manifestazioa de… […]
[…] [10-09-22] Eskubideen aldeko eta debeku, “inposizio eta indarkeriaren” kontrako manifestazioa de… […]
[…] [10-09-22] Eskubideen aldeko eta debeku, “inposizio eta indarkeriaren” kontrako manifestazioa de… […]
[…] [10-09-22] Eskubideen aldeko eta debeku, “inposizio eta indarkeriaren” kontrako manifestazioa de… […]