Urtero bezala, munduko arrozak datoz San Frantziskoko Mariaren Bihotza plazara. Egun osoan, jada ohikoa den arroz txapelketa izango dugu, eta kontzertuak ere, betiko giro paregabean. EGITARUA BARRUAN.
Berriro, Munduko Arrozakeko deialdia heldu da. Aurten, beti bezala gure inguruan kultur arteko jaietan artean erreferentzia bihurtu da. Izan ere, zazpi urte pasa dira lehenengo aldiz ospatu zenetik.
Munduko Arrozak deituriko jaiak kulturen arteko harremana bultzatu nahi du; pertsonen eta giza erakundeen artekoa.
Munduko arrozak herritarren parte hartzean du oinarria. Antolaketa eta programa parte-hartzaileen esku daude. Dena da zilegi indarkeria, xenofobia, ekintza sexistak eta homofoboak ez ezik.
Munduko arrozak jai eta festa autogestionarioa da. Ez du inolako erakunde publiko edo pribatuko laguntzarik jasotzen, auto-eraketa nahiago dutelako antolatzaileek. Mahaiak, aulkiak, propaganda eta zabalkundea, ekimen guztiak aurrera ateratzeko beharrezkoa den azpiegitura San Frantziskoko Taldeetako Koordinadora eta gizarteko beste zenbait kolektibo solidarioen laguntza boluntarioaren bidez finantzatzen da. Eta zenbait materialeren salmenta bitartez.
Munduko arrozak festa da, baina baita errebindikatzea ere bada. Kaleak okupatu eta berreskuratu nahi dituzte jaia honen bidez; auzoek instituzioengandik jasaten duten utzikeria eta bazterketa salatu; jatorri ezberdineko pertsonen arteko harremana eta bizikidetza defendatu eta bultza.
Egitarua
- 10,00etan: MUNDUKO ARROZAK lehiaketan IZEN EMATEA.
- 11,00etan: HAURRENTZAKO TAILLERRAK.
- ARROZEN PRESTAKETA plazan.
- Zenbait taldek plaza girotuko dute.
- 11etatik – 14etara: MUNDUKO ARROZAK Irrati saioa zuzenean Bilboko TAS-TAS irratiaren eskutik (97.0 Fm Bizkaian).
- 11,30etan: TAICHI erakustaldia.
- 12,30etan: Miribila ikastetxeko umeen korua
- 13,00etan: KALEJIRA auzoko kaleetatik Sapali, Triki, Orkestra eta Sambaskao taldeekin
- 13,30etan – 14etara: ARROZEN DASTAKETA.
- 14,30etan: HERRI BAZKARIA
DANTZAK
- 16,00etan: MOKOM (Ekuatore Gineako dantzak)
- 16,20etan: RAKS AL HAIA & BASTET TRIBAL GROUP dantza konpainia (Ekialde)
- 16,40etan: Reggeaton dantzak (auzoko neska gazteak)
KONTZERTUAK
- 17,00etan: LAU ARE HALE (Fusio musika euskaraz)
- 17,45etan: JONHY CAPELA FEAT DJ SOLOHACHEH (Hip-Hop eta Reggaeton)
- 18,15etan: KONOUBARABA (Afrikar dantza eta musika)
[…] by Branka El sábado se celebrará en plaza Corazón de Maria la VII edición de los Arroces del Mundo. La kalejira central, que partirá a la una de la tarde, se centrará en reivindicar la calle como […]