Feeds:
Argitalpenak
Iruzkinak

Posts Tagged ‘Auzitegi Nazionala’

70 lagun inguruk kontzentrazioa egin zuten atzo Arriaga antzokiaren aurrean Zazpikaleetako auzokidearen eta beste bi euskal herritarren aurka Auzitegi Nazionalean egindako epaiketa salatzeko eta Auzitegi Nazionala euskal herritarren aurkako epaiketa politikoak gelditzeko.

Read Full Post »

Ertzaintzaren ″ikuskizun mediatiko-polizialaren″ ondorioz 19 konpartsakide deklaratzera deitzea gogor salatu dute. Halabet lotsagarritzat jo dute ″orain hiru udako kontu honekin oraindik bueltaka ibiltzea″ eta afera honetan Udalak izandako jarrera.

[2011/10/17] Kargurik gabe aske, presoen argazkien harira deklaratzera deitutako lehen sei lagunak

(gehiago…)

Read Full Post »

Gaurtik asteazkenera bitartean, Bilboko hainbat konpartsetako 19 kidek Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute, Ismael Moreno epaileak aginduta, 2009ko Aste Nagusian jazotako gertakarien harira. Uda hartan, ehunka ertzainek jai eremua okupatu, eta euskal preso politikoen argazkiak kendu zituzten bertatik, une hartan txosnetan ziren konpartsakideak identifikatuz. Gaurtik, urriak 17, asteazkenera bitartean deklaratuko dute konpartsakideek.

(gehiago…)

Read Full Post »

ELA, LAB, STEE, HIRU eta EHNE sindikatuek bat egin dute Auzitegi Nazionalak Bateragune auzian ezarritako zigor politikoak gaitzesteko. Arnaldo Otegi eta Rafa Diezi hamar urteko kartzela zigorra ezarri diete. Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezi, berriz, zortzi urtera zigortu ditu. Mobilizazioa 12etan hasiko da Plaza Eliptikoan.

(gehiago…)

Read Full Post »