Euskal presoen kolektiboari ezarritako sakabanaketa politikaren inguruko hitzaldia egingo dute abenduaren 16an, 19:30ean, Bekoerri kultur elkartean.
Deustuko Erriberako Bekoerri Kultur elkarteak dispertsioa landuko duen hitzaldia antolatu du hilaren 16rako. Egitasmoa arratsaldeko 19:30ean hasiko da ″Bildu gaitezen indarrak batuz, bidea eraikiz, denak behingoz etxera ekartzeko″ lemapean.
Hitzaldian Iñako Goikoaga abokatuak eta preso ohiak, Fernando Etxegarai preso politiko ohiak eta beste preso baten senideak hartuko dute hitza.
Utzi erantzun bat