Ertzaintzaren ″ikuskizun mediatiko-polizialaren″ ondorioz 19 konpartsakide deklaratzera deitzea gogor salatu dute. Halabet lotsagarritzat jo dute ″orain hiru udako kontu honekin oraindik bueltaka ibiltzea″ eta afera honetan Udalak izandako jarrera.
[2011/10/17] Kargurik gabe aske, presoen argazkien harira deklaratzera deitutako lehen sei lagunak
Atzodanik eta asteazkenera bitartean Bilboko Konpartsetako 19 lagun Madrilera joango dira Auzitegi Nazionalera deklaratzera 2009ko Aste Nagusian Ertzaintzak hainbat txosnetan euskal preso politikoen argazkiak kentzeko egindako operazioaren harira. Lehenengo sei lagunek atzo deklaratu zuten Ismael Moreno epailearen aurrean eta guztiak aske eta kargurik gabe uztea erabaki zuen magistratuak.
Bilboko Konpartsek gogor kritikatu dute erabakia eta zitazioak ″Ertzaintzak egindako ikuskizun mediatiko-polizialaren″ ondorioa direla salatu dute hedabideei helarazitako ohar batean.
Ildo berean gogora ekarri nahi izan dute orain hiru urteko Aste Nagusian ″lau txosnetan sartu ziren eta bertan zeuden konpartsero presoen argazkiak eta karikaturak eraman zituzten, horrekin batera konpartsero batzuk identifikatu zituzten″, horiek dira, hain zuzen eren astelehen, asteartean eta asteazkenean Madrilera joatera deituak izan direnak.
″Eraso honek amaierarik ez duela ematen du″, deitoratu dute konpartsak koordinatzeko mugimendutik. Hala ere, horren aurrean bost puntu azpimarratu nahi izan dituzte. Batetik, adierazpen askatasuna ″Bilboko Konpartsetako oinarririk garrantzitsuenetariko bat″ dela adierazi dute. Bigarrenik, ″tentsio politikoen ondorioz jai esparruak jaurtitzeko arma bezala erabiltzea″ ez dela bidezkoa uste dute. Hirugarrenik, ″orain hiru udako kontu honekin oraindik bueltaka ibiltzea eta gure konpartseroak auzipetzea″ eta Madrilera joatera behartzea ″lotsagarria″ iruditzen zaiela azaldu dute. Era berean, eta laugarrenik, lotsagarritzat jo dute Bilboko Udaletxeak afera honen inguruan mantendu duen jarrera ere, Auzitegi Nazionalarekin bat eginez eta konpartsei bizkarra emanez.
Hori guztia dela eta, argi utzi nahi izan dute konpartsen lana ″jai herrikoi eta parte hartzaileak bultzatzea″ dela eta , beraz, horretan jarraituko dutela berretsi dute.
[2011/10/14] La Ertzaintza irrumpe en la herriko taberna del Casco Viejo
[…] Info+ bilbobranka.wordpress.com […]
[…] [2011/10/18] Bilboko Konpartsek elkartasuna erakutsi diete Auzitegi Nazionalera deitutako konpartsa… […]