3.000 lagunetik gora parte hartu zuten larunbatean San Frantzisko auzoan antolatutako Munduko Arrozak ekimenaren VIII. edizioan. Jai giroa nagusi izan zen Mariaren Bihotza plazan eta Mekaguen konpartsak irabazi zuen arroz lehiaketa.
Erakunde publiko edo pribatuen laguntzarik jasotzen ez duen jaia goizeko hamaiketan hasi zen umeentzako jolas eta tailerrekin. Ordu batean, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoko talde eta auzokideek kalejiran ibili ziren eta ondoren, herri bazkaria izan zen. Mekaguen konpartsak prestatuko arrozesnea izan zen plater irabazlea. Bazkalostean dantza eta musikarako tartea izan zen.
Munduko Arrozak egitasmoak kulturen arteko harremana bultzatu nahi du eta herritarren parte hartzea du oinarri.
Utzi erantzun bat