Zuzendaritzarekin atzo egindako bileran akordiorik lortu ez zutenez, datorren astearte eta ostegunerako iragarrita zeuzkaten lanuzteekin jarraitzea erabaki dute Bilboko Metroko langileek.
Metroa Basauri erdialdera iritsiko dela kontuan hartuta, lanpostu eta lanaldiei lotutako beste proposamen bat aurkeztu zien zuzendaritzak sindikatuei. Lau gidari eta hiru ikuskatzaile gehiago jartzea proposatu zieten, baina ez zuten ontzat hartu.
«Ez dator bat garai batean adostu genuenarekin, eta lana prekarioa izatea baino ez du ekarriko», adierazi zuen Rafael Valenciak, langile batzordeko kideak. Gatazka luzatu nahi izatea egotzi zion Valenciak zuzendaritzari, eta bilera «denbora galtzea» baino ez zela izan esan zuen. Etzi, gainera, bilera egingo dute etorkizunerako mobilizazioak aztertzeko.
Berria-tik hartutako albistea.
[11-06-14] El 80% de la plantilla secunda el paro en Metro Bilbao
[11-06-07] Bilbao afronta este miércoles el tercer paro en el metro
[11-06-01] Jarraipen zabala izan du Metroko langileen lanuzteak
[11-05-27] Ekainaren 1ean eta 8an berriz lanuzteak egitekoak dira Metroko langileak
[11-05-24] Metro Bilbao convoca un paro de 4 horas para este miércoles
[11-05-11] Los recortes laborales empujan a los trabajadores del Metro a convocar nuevos paros
[10-12-20] Bilboko metroko greba bertan behera gelditu da ELAk amore eman duelako
[10-12-19] Comienza una semana jalonada de huelgas en el comercio y en el metro
[10-11-22] Primeras voces contrarias a la ampliación del servicio de metro en Nochebuena
Utzi erantzun bat