Mugimendu feminista
Hilabete luzeak daramatzate jantokietako langileak borrokan beren lan baldintzak hobetzeko. Beren eskubideak defendatzeaz gain, eskaintzen duten zerbitzua hobetzea ere aldarrikatzen dute.
Gurasoek beren seme alabak ondo zainduak egotea nahi dute, eta honetarako behar besteko denbora eskaintzea. Hau guztiagatik, oraindik ere ulertezinagoa egiten zaigu komunikabide ezberdinetatik zein guraso elkarte batzuetatik borroka hau desitxuratu nahi izana.
Kolektibo honen gehiengoa emakumeek osatzen dute. Eta antza denez bestelako sektore feminizatuei bezala, jantokiko lanari ere enplegu duineko estatusa ukatzen zaio.
Eredu kapitalista patriarkala biziraupenerako lan guztiak atxikitzen dizkigu emakumeoi (zaintza, elikadura, pertsonen ongizatea, e.a.) inolako errekonozimendu sozial zein ekonomikorik aitortu gabe. Baina, gainera, lan hauek guztiak merkantilizatzerakoan eta lan merkatu formalera eramaten dituztenean egoera prekarioenean izaten dira.
Eskola jantokietako gatazka honek agerian utzi du, alde batetik, lan hauek guztiak nahitaezkoak direla. Eta bestetik, administrazioak zein botere publikoek behar sozial hauei heltzeko dauzkaten hutsuneak eta borondate politiko eza: kalitatezko zerbitzu sozial publikoen falta, laguntza ekonomikoen falta, emakumeok pairatzen dugun esplotazio egoerekin amaitzeko borondatea, kontziliatzeko neurri eraginkorren falta, e.a. Hau izan daiteke gatazka honen aurrean erakusten ari diren jarrera itxia eta ez negoziatzailea mantentzeko arrazoi bakarra.
Badaude gatazka hau desitxuratu nahi dutenak, diru kontua besterik ez dela argudiatuz. Ez da egia, borroka honetan, formakuntza, lan baldintzen parekatzea eta beren hezitzaile funtzioaren errekonozimendua eskatzen ari dira besteak beste. Bestetik, nabarmendu beharra daukagu emakume hauek zaintza lanak ez ezik heziketa lan oso garrantzitsu bat ere egiten dutela.
Hala ere, soldata duinagoa izateko borroka izango balitz ere, ez lukete eskubidea izango hau aldarrikatzeko kobratzen duten bataz besteko 350eko euroko miseriazko soldata kontuan harturik? Hau esaten ari direnek soldata horrekin bizi ahalko lukete?
Emakumeoi kalitatezko enplegua izateko eskubidea ukatzen zaigu eta ondorioz norbanako bizi proiektua izatea. Emakumeoi oraindik ere lan merkatu prekarioenean, eskubiderik gabekoa eta atomizazioaren ondorioz antolatzeko arazo handiak dituzten sektoreetan kokatzen gaituzte. Horrela gertatzen da, garbiketa, etxe langileak, jantokiak eta zerbitzu sektorean orokorrean. Ez da kasualitatea, borroka hauen artikulazioa zailagoa bihurtzeko ongi diseinaturiko estrategia oso bat baizik.
Ez da bide erraza izan lan merkatu arautuan sartu ahal izatea, inork ez digu hau oparitu, urteetan egin dugun borrokari esker lortu baitugu. Ozen esan dezakegu, beraz, borrokatzeak merezi duela. Baina orain, lan merkatu arautuan egotea lortu dugunean, lehen aipatu bezala, aukera berdintasunean egoteko eskubidea ukatu egiten zaigu. Diskriminatu egiten gaituzte balore sozial eta ekonomiko txikienak dituzten lanak egokituz eta honen ondorioz dependentzia egoera batera eramanez, ez soldata, ez etxerik, ezta bizi proiektu autonomo bat izateko aukerarik ere. Betiko eredu zapaltzailea finkatzeko asmoarekin.
Bada ordua beraz, beste aurrera pauso bat emateko lan hauek duintzeko eta prekarietatearen aurka borroka egiteko. Emakumeok gure lan arloko aldarrikapenak bideratzeko eta gure eskubideen alde borroka egiteko zilegitasuna daukagu. Inork ezin du zalantzan jarri borroka esparru hauek gureak egitea
Hau guztiagatik, mugimendu feministatik emakume hauei gure elkartasuna adierazi nahi diegu eta bide batez aurrera eramaten ari diren borrokagatik zoriondu. Beste alde batetik, aurrera eramango dituzten mobilizazio guztietan parte hartzera dei egin nahi dizuegu. Emakumeon lan baldintzak hobetzeko borroka gure bizi baldintzak hobetzeko borroka badelako ere,
[…] [11-05-20] Jantokietako langileak borrokan, gu ere bai! […]
[…] [11-05-20] Jantokietako langileak borrokan, gu ere bai! […]
[…] [11-05-20] Jantokietako langileak borrokan, gu ere bai! […]
[…] [11-05-20] Jantokietako langileak borrokan, gu ere bai! […]