Hainbat lekuko Brankari jakinarazi diotenez igandean kalez jantzitako Espainiako selekzioaren zale armadun batzuk liskar ugari eragin zituzten Bilbon. Bilbotik gora eta behera ibili ziren kotxe bateko gidariak pistola bat atera zuen eta ikurrina zeramaten gazte batzuk apuntatu eta mehatzatu zituen: “correr hijos de puta”. Autoan lau pertsona zeuden. Bilboko beste punta batean beste kotxe batetik bi pertsona atera ziren borra estensiblekin Euskal Herriko selekzioa aldarrikatzen aritzen ziren gazte batzuen kontra. Bietako batek pistola atera zuen. Jarraian Ertzaintzaren furgoneta bat agertu eta Ikurrina zeukatenen aurka oldartu zen. Poliziak oraindik ez du armadun horietako inor atxilotu eta udal agintarien aldetik isiltasuna da nagusi.
[10-07-13] Azkunak Euskal Herrikoa ukatzen duen Espainiako selekzioari zoriondu dio

[…] Ignazioko Kabia Kultur Elkartean. Irailaren 29an bost euskal zale epaituko dute. Gogoratu behar da Espainiak munduko futbol txapelketa irabazi zuela aitzaikia hartuta, espainiar zale ugarik liskar ug… […]