Atzo iluntzean heldu zen Bilbora aurreko egunean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aske utzitako Arantza Zulueta abokatua. Ehunka herritar bildu zen Alde Zaharrean eta bertan harrera beroa eskaini zioten euskal preso politikoen abokatua izateagatik uztailean bigarren aldiz espetxeratutako Zuluetari.
Joan den uztailaren 13an atxilotu zuten Zulueta azkeneko aldiz, Hernanin —Guardia Zibilak—, ETArekin zerikusia zuelakoan. Aurretik 2010eko apirilean atzeman zuten, gauza bera egotzita, eta abenduaren 2an bermepean aske geratu zen. Zigor Salak dio Grande-Marlasca epaileak uztailean iazko ustezko delitu beragatik bidali zuela kartzelara, baina horrek ez duela balio eta, gainera, baldintzapean egondako aldian ez zuela egozten dioten deliturik egin.
[11-07-14] Espetxera bidali dute euskal presoen abokatua den Arantza Zulueta
[11-07-13] Arantza Zulueta abokatua atxilotu du Guardia Zibilak Hernanin
[10-12-02] Espainiako Auzitegi Nazionalak 60.000 euro eskatu du Arantza Zulueta abokatuaren truke
Utzi iruzkina